XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ezperen, bere epai ta etsipena jan, edan, iruntzi egiten dituala ta, beraz, jaten doguna gure odol biurtzen dan legez, deungaro jaunartzen dauanak, bere buruaren etsipena beragan daroala.
Ta alan be,¿ez ete gara lotsaz, bildurrez ta ikaraz erdi-illik, deungaro Jaunartzerakoan mai atara elduko?¡Gauza arrigarria!.
Jaungoikoa'ri eskiñita dagon
Donauste batzuk besteak baño gaiztoago dira.
Jaungoikoa'ri eskiñia deunago, gurgarriago, ta donaustea oben astunago da.
¿
Beraz gaizki Jaunartzen dauanak, donauste ikaragarria egin daroa.
Jaunaren etxea, edo deun-irudia, edo gurutzea berbera deungaro erabilten dituanak baño askoz izugarriagoa.
Enparau donaustietan, Jauna'ren etxeari, edo deun-irudiari, edo gorpuzkiñai, edo Jesukristo'k bere odolaz gorritutako gurutzeari lotsea galdu ta irain egiten iake; baña donauste onetan, Jesukristo berberari lotsea ta itzala ta begirunea galdu, ta irain egiten iako.
Au dala-ta, Ogi au jan eta Jauna'ren Odola deungaro edan daroana, Jauna'ren Gorputz ta Odolaren errudun dala, diño Paul deunak.
Gaiztakeri berezia dau, ba, oben onek; berezia, baita beste obenetatik be.
Oben egiñaz, Jaungoiko-Legea austen dogu, Jaungoikoa'ren nagositasuna eztogu aintzat artzen, Jaungoikoa'ri jarki egiten gaiakoz.